AMAIA BLOKEATUTA DAGO
Amaia neska arduratsua da, asko ikasten du eta gelan beti adi dago. Gurasoak eta irakasleak pozik daude berarekin baina Amaia azterketetan zuri geratzen da, ez da gogoratzen nahiz eta erantzuna jakin. Azterketa irakasleari eraman eta zast! orduan gogoratzen da azterketako erantzunez. Amaiak ez dakiena da bere buruaren barruan ipotx bihurri bat bizi dela da. Ipotxari urduritasuna gustatzen zaio, hori behar du bizitzeko eta Amaia urduri dagoenean ideiak jaten dizkio. Horregatik geratzen da Amaia zuri-zuri erantzunik gabe. Amaia eskolatik itzuli denean bere amak goibel ikusi du. -Zer Amaia dena ondo? Zer moduz egin duzu azterketa?-Galdetu dio amak sukaldetik. -Hasieran ongi hasi naiz baina gero blokeatu egin naiz eta galdera batzuk zuri utzi ditut. Eskuak izerditan jarri zaizkit, dardarka… azterketatik atera naizenean lasaitu egin naiz eta beti bezala erantzunak etorri zaizkit burura. Amak liburutegian aurkitu duen ipuina erakutsi dio Amaiari “ Miru ipotxa ideien lapurra