AMAIA BLOKEATUTA DAGO
Amaia neska
arduratsua da, asko ikasten du eta gelan beti adi dago. Gurasoak eta
irakasleak pozik daude berarekin baina
Amaia azterketetan zuri geratzen da, ez da gogoratzen nahiz eta erantzuna
jakin. Azterketa irakasleari eraman eta zast! orduan gogoratzen da azterketako
erantzunez.
Amaiak ez dakiena
da bere buruaren barruan ipotx bihurri bat bizi dela da. Ipotxari urduritasuna
gustatzen zaio, hori behar du bizitzeko eta Amaia urduri dagoenean ideiak jaten
dizkio. Horregatik geratzen da Amaia zuri-zuri erantzunik gabe.
Amaia eskolatik
itzuli denean bere amak goibel ikusi du.
-Zer Amaia dena
ondo? Zer moduz egin duzu azterketa?-Galdetu dio amak sukaldetik.
-Hasieran ongi
hasi naiz baina gero blokeatu egin naiz eta galdera batzuk zuri utzi ditut.
Eskuak izerditan jarri zaizkit, dardarka…
azterketatik atera naizenean lasaitu egin naiz eta beti bezala erantzunak etorri zaizkit burura.
Amak liburutegian
aurkitu duen ipuina erakutsi dio Amaiari “ Miru ipotxa ideien lapurra”. Orduan
Amaia bere gelara joan da ipuina irakurtzera. Ezin du sinetsi! Ipuineko neskari
berdina gertatzen zaio. Orduan ipuinean irakurri duena egitea pentsatu du. Lehenik azterketarako
asko ikasiko du, gero lasaitzen dion pultsera bat eramango du, azterketan sakon
hartuko du arnasa eta ipotxa datorrela sentitzen duenean “alde hemendik
esango dio”.
-Zergatik ahazten
zaizkio Amaiari azterketako erantzunak
baldin badazki ?
-Zer emoziok
blokeatzen du Amaia?
-Zein da Miru
ipotxa? Benetakoa da edo asmatua da?
-Zer truko
erabiliko du azterketetan lasaitzeko?
Comentarios
Publicar un comentario