Adinaren kontuak
Gerta daiteke, eta ziur gertatzen dela, guraso askok eta askok heziketan ematen ditugun ohiko pautak betetzen dituztela: haurrari txikitatik pautak eman, esfortzuan hezi, errespetuan, maitasunena eta entzute aktiboan.
Nerabezarotik igaro garenok, ongi dakigu bizitzako etapa honetan hainbat aldaketa pairatzen ditugula, fisikoak zein psikologikoak.
Aldaketa hauek, orain arte gurasoekin zein bere ingurukoekin erlazionatzeko moduan eragina izanten du.
Leireren alabak 13 urte dauzka, Lidek. Leire kezkatuta dabil...
Leire bere ahizparekin:
-Ez zekiñat neska, Lide ez dun berdina, lehen gauza guztiak kontatzen zizkiñan eta orain ia ez diñan ezer esaten...
-Adinan gauzak ditun etorriko dun bere onera
Eta bere ahizpak arrazoi du. Nerabea adin tarte horretan bi mundutan murgilduta dago. Alde batetik, gurasoengandik banatu nahi du, heldua egiten ari delako eta bere espazioa behar du, baina beste aldetik, gurasoekin egon nahi du baina bere momentuekin. Lagun taldean, berdinen artean, bere egoera berdinean dauden personekin erlazionatzen da, eta talde horretako kide izan nahi du eta horrela izaten saiatuko da. Horretarako, taldearen ohitura batzuk konpartituko ditu, janzkera, afizioak etab.
Comentarios
Publicar un comentario