Entzuten ikasi...

Entzuten ikasi...


Bizi garen garai hauetan, kosta egiten zaigu geldiune bat hartu eta albokoari entzutea. Entzun bere mezuak, bere nahiak eta bere esperantzak. Guraso eta seme-alaben arteko erlazioan, entzutea gurasoen aldetik hasi behar du, noski, baina zer da entzutea?
Leirek alaba bat dauka, sei urtekoa, Lide. Leire parkean dago, beste ama batekin kontu interesgarriak komentatzen.
-Leire: A bai? hori esan al zuen
-Ama, pixa
-Leire: ez nuen uste horrelakoa zenik!!!
-Beste ama: bla, bla bla...
-Ama pixa! pixa! pixaaaa!!!
-Leire: ze Lide!!! nahikoa dezu!!!
Lideli pixak aldegiten dio...
-Leire: baino!!! ez al dakizu pixagurea daukazula esaten!!!
Gainera errieta! sarri amak edo aitak, gustora egoten dira beste helduekin kontutan, askotan gure haurraren nahiak baino interesgarriagoak izaten dira...baina puntu honetan jabetu behar gara haurrarekin komunikazioa, entzutea, haurtzarotik hasten dela eta guretzet hain garrantzitsua ez den haurren kontua benetan berarentzat garrantzitsua dela. Gerora, batez ere, nerabezaroan, gure haurrak guregan konfidantza eduki nahi badu, konfidantza horren adreiluak haurtzarotik hasten dira.

 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!