ESPEKTATIBAK


ESPEKTATIBAK


Emakume batek haurdun dagoela jakiten duenean itxaroten duenaren haurrarengan espektatibak egiten has daiteke. Espektatibak bera eta bere bikotea denarekin batera egingo ditu sarri. Behin sexua jakitean, sexu horri atxikita dauden gizarteko hainbat estereotipozko espektatibak egin ditzazke" gure alaba izango den hau, dantzaria izan daiteke,,," .Ze esanik ez, haurra, kasu honetan neskatoa jaoitzen denean. Neskatoa handizen dioan einean espektatibak ere gehitzen joango dira gurasoen artean" bai, nire alaba hau oso dantzari ona da eta dantza ikastera apuntatuko dut..." Haurra txikia denean, gurasoak nahi duena egingo du, ez daukalako  erabakirik hartzeko gaitasunik gai hauetan. Baina demagun, neskatoa jada, nerabe bilakatu dela, jada ez dauzka bost urte, hamabost baizik. Neskatoak ez du dantzara joan nahi, baina noski, gurasoak bai, beraiek aurrez itxaroten baitute beraien alaba dantzaria izango dela... Haustura sor daiteke guraso eta alabaren artean.
Gure seme -alabekin elkarbizitza osasuntsua nahi badugu, ezinbestekoa da beraien nahiak errespetatzea, haurrari entzutea haur denean eta nerabe denean bere nahia entzun eta errespetatzea. Azken finean, espektatibak gurasoenak dira eta espektatiba hautsi edo alda daitekeen pertzepzioa da soilik.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!