"ARDUREK HAURRA HELDU BILAKATZEN LAGUNTZEN DUTE"

Baina zertarako balio dute ardurek? zertarako haur batek edo gaztetxo batek etxeko lanak egin behar ditu,' gaixoa...

Etxeko lanak egitea eta haurrari berari dagokion bizitzan ardura txikiak eman, erabakiak hartzeko aukerak eman eta haurraren iritzia kontutan hartzean, pertsona arduratsua sortzen ariko gara.

Etxeko lanak: Adinaren arabera, ohea egin(gaizkixeago ikasiko du hobeto egiten), mahaia jarri, sukaldatu... Ekintza hauekin haurrak berak ere eginkizunak dauzkala ikasten du, etxeko familian paper garrantzitsua dauka eta gainera, gai da egiteko. Honez gainera, heldua egiten denena, etxetik kanpo joaten denean(lagunekin, ikastera...) pertsona autonomoa izango da.

Erabakiak hartzeko aukerak: Haurrari erabakiak hartzen uzten badiogu, bera kontutan hartzen dugula sentituko du. Bere nahiak kontutan hartzen direla ikasiko du, eta bere guraria betetzen ez bada, ongi arrazoituz gurari ez betea ulertuko du, fustrazioa gutxituz.Adibidez: gaur parkera joango gara edo bizikletan buelta bat ematera?

Haurraren iritzia kontutan hartu: Haurrak bere iritzia kontutan hartzen duela sentitzen badu, familiako kide aktiboa dela sentituko du, bere iritzi garrantzitsua dela, autoestima segurua sortzen ariko garelarik.Adibidez:
Ama:zergatik ez duzu parkera joan nahi?
Lide:gaur ez dut parkera joan nahi nekatuta nagoelako, beraz etxean geratu nahi dut.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!