"Eskola errendimendua"

Ikaslearen eskola errendimendua jaitsi bada, guraso zein hezitzaileok adi egon beharreko egoera baten aurrean gaude. Errendimendu jaitsierak ikasleari "zerbait" gertatzen zaiola adierazten du.
Arrazoi desberdinak:
  • Kurtsoaz aldatzean gaitegi berria astunegia egiten zaio: laburtzeko zailtasunak dauzka, ez daki garrantzitsuena azpimarratzen, eskemak egiten...gaia ez du ulertzen eta ezin ditu lanak ongi egin
  • Emozionalki ez da ongi aurkitzen: depresioren bat, autoestima falta edota galeraren baten aurrean, ikasketetan kontzentratu beharrean, bere emozio eta sentimenduak kudeatzen ari da, ikasketak bigarren mailan geratuz.
  • Motibazio falta: Ikasleak ikasten ari denari ez dio zentzurik hartzen. Aspertu egiten da, beraz ikasketetan ez da saiatzen
Zer egin egoera hauen aurrean?

Gakoa, ikaslearekin hitz egin eta berak gertatzen zaionaz guri kontatzea da , beraz konfiantza funtsezkoa da. Ikastegia astunegia egiten bazaio, berarekin batera ikasketa teknikak landu(azpimarratzen irakatsi, eskemak egiten...)
Emozionalki ongi ez bada aurkitzen, konfiantza giroa sortu berarekin. Ikasleak bakarrik ez dagoela sentitu behar du, ulertua eta gure laguntza jasoko duela sentitu behar du. Horretarako, helduak pazientzia eta enpatia erakutsi behar du berarekiko, entzute aktiboa. Honela, ikasleak beragan konfiatzen dugula sentitu eta ikusten duenean, ikasketetan motibatzera egingo dugu lan.
Motibazio falta badauka, heldua ikaslea motibatzen saiatuko da. Horretarako, garrantzitsua da ikaslearekin eskolaz hitz egitea, eta ikasgela lantzen ari denak zentzua daukala sentitzea. Helduak loturak egin ditzake, adibidez: arte gotikoa edo erromanikoa lantzen ari badira, inguruan dauzkagun elizak ikusi eta gaiarekin lotu dezakete. Garrantzitsua da, ikasleari ikasketek epe luzerako duten garrantzi azpimarratzea( lan munduratzeari begira) 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!