Maitasunez hazi, hezi eta bizi
Hainbat ikerketek baieztatzen duten bezala, haurrari maitasuna adierazteak, ferekak, muxuak, begirada... haurrarengan hainbat onura sortzen dizkio. Erakutsita dago haur bat maitasunez hazi, hezi eta bizi denak osasun hobea daukala (gutxiagotan jartzen da gaixo), seguruagoa dela(ingurua ikertzeko behar duen segurtasuna dauka, beraz ikusiz ikasten du), eta nortasuna seguruagoa eratzen zaio( bere nortasuna manipulatzeko ez hain erraza)
Gainera, haur bat maitasun giroan hazi eta hezten bada, heldua izatean maitatzen ikasi egongo da, beraz maitatzeko eta bere burua maitatzeko gai izango da. Gai izango da hain politak eta hainbeste kostatzen zaizkigun "maite zaitut" esateko, eta are ta zailagoa zaigun nire burua maite dut, beraz zainduko naiz eta ingurukoak ere zainduko ditut aitortzea, beraz maitasunez hazi, hezi eta bizi
Comentarios
Publicar un comentario