ARAU ETA MUGEN GARRANTZIA HEZIKETAN
Gizakiak historian zehar aurrera egin badu taldean lan
egiten jakin duelako izan da. Taldean, mugak eta arauak funtsezkoak dira,
gehienbat taldeak funtzionatu dezan.
Beraz mugak eta arauak beti egon dira gizakiarekin.
Berdin, haurrekin. Beraz,zer garrantzia duten mugek hezitzeko orduan?
Mugek eta ardurek haurrari noraino irits daitekeen
erakusten dio, honaino. Beraz, haurrak badaki non kokatu, hau egin dezaket eta
hau ez. Adibidez; familian haur batek jakin behar ditu gutxienezko arau batzuk;
ordu honetan gosaltzen da, ordu honetan bazkaldu eta ordu honetan meriendatu
eta gero afaldu.Orduz kanpo eginez gero, askaltzeko goserik ez luke izango eta beraz, ez litzateke egoki elikatuko
Beste adibide bat. Haurrak jakin behar du bere gurasoek
diotena bete eta errespetatzen. Adibidez; kanpora joan behar badira edo ohera,
jostailuak jasotzen. Ekintza honek, jostailuak zaindu eta ardurak hartzen
irakatsiko dio. Honez gainera, bere autoestima ere lantzen ariko gara, mugek eta arauek
ziurtasuna sortzen baitute, haurrak badaki noraino irits daiteke, arauek orden
bat ematen dute.
Arauekin lotuta dagoena, ondorioak izango dira. Araua ez
badu betetzen ondorioak edukiko ditu. Honek, haurrari mugak jarriko dizkio,
segurtasuna emango dio. Gainera, heldu egiten denean, arauak ondorioak
dauzkatela jakingo du, beraz, haur arduratsua egiten ariko gara.
Comentarios
Publicar un comentario