OPORRAK


Oporretan gure seme-alabekin gozatu eta hezteko zenbait aholku:

  1. Nahiz eta oporretan egon arauak bete eta bete ezean ondorioak ezarri
  2. Eskolako lanak egiteko ordu bat ezarri eta bete. Beraiek bakarrik egin dezatela, hala ere, zuen laguntza eskaini behar badute
  3. Irakurketa bultzatzeko, egunaren zati bat hartu horretarako; ohera joan aurretik adibidez. Liburu bat irakur dezakezue. Liburua berak aukeratu dezala, liburutegiak leku aproposak dira horretarako. Bera hasi dadila irakurtzen, gero gurasoa, anai edo arrebaren bat. Une atsegina izan behar du, irakurri euskaraz eta gazteleraz
  4. Ardurak eman; etxeko lanetan partehartu dezala; ohea egin, mahaia jarri, erosketak txikiak egin ditzala (ogia erosi)
  5. Aisialdiaz gozatu; hondartzara joan, mendira... bertan beraiekin jolastu eta komunikazioa garatu( gustura ibii naiz zurekin hondartzan, bihar nora joango gara mendira edo hondartzara?)
  6. ONGI PASA OPORRAK!!!
 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!