goierriko hitzan burtutu didaten elkarrizketa, hemen zenbait aholku opor ostean lanera itzultzeko
Indarrak hartuta, errutinara itzulera
Zaila egiten da oporren ondoren lanera itzulzea. Hainbat aste lanera joan beharrik gabe, ordutegirik eta presarik gabe ibili ondoren egunerokora itzultzeko garaia da. Oporraldiari zukua atera ondoren, egokitzapen astea izaten da lehenbiziko hau. Denontzat beharrezkoa da atseden hartzeko geldialdia, urte osoan amestutako oporraldia. Langile askok, ordea, estresa, ezinegona, tristura, antsietatea nahiz depresio sintomak izaten dituzte opor amaieran. Are gehiago lanean gustura ez dauden kasuetan.
Jarrera baikorra izateak lanera itzulerako estresa eta tentsioak eramangarriago egiten dituela dio Idoia Apaolaza psikopedagogoak. Datorren urteko oporrak zeinen urruti dauden pentsatzen jarri beharrean, lanean indarrak hartuta hasi dela pentsatu eta epe motzean eman nahi diren pausoak prestatu beharko lirateke.
Ikaztegietako bizilaguna da Idoia Apaolaza eta etxean du kontsulta, baina, Beasaingo Ttiklik Elkargunean ere egoten da ostegunetan. Oporrak denontzat beharrezko direla dio berak, baina zenbait kasutan itzulera hori korapilatu eta «oporren osteko depresioa» deitzen zaion sindromea ager daiteke. Sindrome horrek ez dauka oinarrizko diagnosirik, ez baitago garapen nahasteko eskuliburuan izendatua. Edonola ere, ukaezina da zeinbait pertsonei eragiten diela itzulera horrek; bere kontsultan ikusi ditu Apaolazak itzulerak antsietatea nahiz estresa eragin dien pertsonak.
Lasaitasun girora azkar ohitzen da oporretan, arazoak berriro eguneroko bizitzan murgildu behar denean pasatzen da. Gorputza ere lasaitasun girora ohitu egiten da eta lanera itzultzeak berriro aktibatzea eskatzen duenez, kosta egiten da martxan jartzea.
Errutinara itzultzeari, ordea, alde onak aurkitzea gomendatzen du Apaolazak, eta gozatutako opor aldiaz oroitzapen onak eduki. Azken egunera arte opor garaia luzatzea ere ez dela komeni dio psikopedagogoak: «Lanera itzulera korrika eta denborarik hartu gabe egitea ekarriko digulako, urduritasuna sortuz». Itzuleran egin beharko diren lanak planifikatzea komeni da, garrantzitsuenetik hasita antolatuz. Horrela egiteak egoera kontrolatzen den sentsazioa emango baitu.
Hasiera eramangarriago egiteko «hurrengo oporretan pentsa dezakegu edota epe laburrean, astebukaeran adibidez, egin dezakegun txangoan», dio. Hala ere, eguneroko momentu txikiez gehiago gozatu beharko dela uste du psikopedagogoak. «Beti aurrera begira bizi gara, asteburura edo oporrei begira eta konturatzerako denbora aprobetxatu gabe pasatzen zaigun sentsazioa izaten dugu», aipatu du Apaolazak.
Asteburura edo datozen oporretara begira egonErretzeari uztea, kirola egitea… ohikoa izaten da irailean egitekoen zerrenda luzea osatzea. Egitasmoa izatea «guztiz aproposa» da Apaolazaren esanetan, baina lortzeko ahaleginari eustea ere garrantzitsua da. «Helburu osasuntsuak jartzen baditugu are hobeto, gure burua zaintzeko nahia erakusten dute, eta hori beti da positiboa. Kirola egiteak, esaterako, gorputza martxan jartzen du, itzulerarako lagungarria izango da.
beharrean une txikiez gozatu beharko genuke»
«Aproposa da erronka berriak jartzea,
itzulerarako lagungarria izango da»
Idoia Apaolaza (Psikopedagogoa)
Txikienen estresak
Udako oporraldi luzea izaten dute etxeko txikienek, eta edozertara erraz ohitzen direla dirudien arren, behar beharrezkoa dute beren denbora. Idoia Apaolazaren aholkuen arabera aste pare bat lehenago eskolako materiala prestatzen has daiteke, edo arropak prestatzen, txikienei itzulera badatorrela erakusteko. Ordutegiekin ere berdina egitea komeni da: «Aste pare bat lehenago gorputza ohitzen joan behar da ordu zehatz batean oheratzea, jaikitzea…».
Elikadurarekin ere gauza bera gertatzen da, ikasturtea hastean otorduetarako ordutegiak jarraitu beharko direlako. Apaolazaren ustez komeni da opor garaian haurrarekin eskolako lanak egunero egitea: «Haurrak kurtsoan zehar ikasitakoa ez du ahazten, eta kurtso berrira egokitzea errazago egingo zaio. Pixkanaka egin behar diren pausuak dira, baina aldaketa erraztuko dute», gaineratu du.
Nerabeen kasuan ere ikasturte hasierako urduritasunak «normaltasunez» hartzea komeni da psikopedagogoaren ustez. Ikastetxez edo mailaz aldatzeak ezinegona eragitea ohikoa izaten da. «Guraso bezala, seme-alabekin hitz egitea gomendatzen dut, gurasoek galdetzea euren seme-alabei nola sentitzen diren aldaketen aurrean. Egoera ahalik eta normalen bizitzea aholkatzen dut, babesa eta laguntza eskainiz», dio.
«Haurrei mezu ezkorrak eman beharrean babesa erakutsi beharko genieke»
«Ikusiko duzu aurten zenbat lan egin beharko duzun, gero eta zailagoa izango da» edo «badut gogoa seme-alabak eskolara joan eta normaltasunera itzultzeko». Ohikoak izaten dira gisa horretako esaldiak gurasoen ahotan seme-alabez ari direnean. Mezu ezkor horiek haurren edo nerabeen autoestimuan zuzenean eragiten dutela uste du, ordea, Idoia Apaolaza psikopedagogoak. «Motibatu egin behar ditugu, eta ez beldurtu. Eskola zerbait aberatsa da eta ez zigor bat. Ez gara ohartzen nola eragiten dien gure mezu ezkorrek. Seme-alabentzat gurasoa dira erreferente, eta konfiantza erakutsi behar zaie», dio.Helduek izaten dituzten estresak eta antsietateak ere seme-alabetan nabarmentzen dira: «Gure isla dira, gure sentsazioak jaso eta erakutsiko dituzte».
Comentarios
Publicar un comentario