ESKOLAKO LANAK... ETXEKO LANAK... BAI EDO EZ?
Gai honen inguruan hainbat iritzi irakurri ditut, batzuk baiek beharrezkoak direla, beste batzuk ezetz, hori ez dela gurasoen lana...
Kontsultan, hainbat guraso etortzen zaizkit, euren seme-alabei etxeko lan gehiegi bidaltzen dizkiela eta ezin dutela iritsi "atzo hiru ordu egon ginen" aurreko batean ama batek esaten zidan. Nahaspila honetan nire iritzi ematera animatu naiz, beraz, eskolako lanak etxean bai edo ez?
Ni eskolako lanak etxean egitekoaren alde naiz baina neurtuta, zergatik? motibazioarengatik. Motibazioaren inguruan sarri hitz egin dut, motibazioa da ikasketaren motorra. Gai hau ere, kezka arrazoi da, izan ere, gaur egungo hainbat ikasleei motibazioa falta baitzaie ikasketetan. Gure seme-alabengan motibazioa pizteko garrantzitsua da gurasoak ikasketetan inplikatzea, seme edo alabari galdetu ikasketez, partehartu eskola ekintzetan eta baita ikasketak antolatzen erakutsi edo zalantzaren bat badute ikasgaiaren batean, ahal bada lagundu. Etxeko lanak aukera hori ematen dute. Beraz, laburki hemen zeri esaten diodan baietz:

- Egoki eginez gero, motibatzeko egokiak direlako
- Eskolan ikasten ari dena indartzeko balio dutelako
- Ikasketak antolatzen ikas dezaten laguntzen dutelako; errutina bat ezartzen, leku fisiko bat ezartzen, estimuluak alde batera uzten
- Eskolako lanak gehiegi bidaltzeari: ikaslea ito egin daiteke eta desmotibatu.
- Ikaslearen beharra kontutan ez hartu eta kosta egiten zaiolako gehiago bidaltzea edo gainontzekoak bezala bidaltzea. Badira zenbait ikasle( arreta gabezia adibidez), ikasketetan arreta mantentzea kostatzen zaiena, beraz, ikasle hauek ezin dute gainontzekoen erritmoa jarraitu. Hanka sartzea da eskolako lanak ez dosifikatzea, ikaslea ito daiteke eta kontrako efektua sortu
Comentarios
Publicar un comentario