Hasiera batean ulermen ipuin labur bat sortu nuen baina gero euskaraz dislexia eta egonezina haurrekin lantzeko liburuxka idaztea erabaki nuen. Protagonista Ibai da hamar urteko mutil bat, ezinegona, urduritasuna , frustazioa bezalako emozioak bizitzen ditu ipuinean zehar. Baina Ibaiek ez dakiena da Andereño Mirarik badakiela nola lagundu eta helduen laguntzaz eta lanaren poderioz dislexiak eta ezinegonak sortzen dizkion zailtasunak indargune bilakatuko zaizkio. eskuratu liburua: whatapp.ez: 653014536 edo apaolazaidoia@gmail.com edo messenger
Zauri fisikoa erraz ikusten da eta arreta gehiago lortzen du ikusten ez dena baino. Hala ere, ikusten den zauriak epe motzean ezkutatuko da eta gehienez orban bat utziko du. Emozionalak aldiz, hor geratzen dira eta landu ezean eragina izango du pertsona horren bizitza guztian.Orain gutxi arte, haurtzaroan eta nerabezaroan gertatutako zauri emozionalei ez zaie garrantzirik eman” pasako zaio” ikusten den zauri bat izango balitz bezala, baina neurozientziari esker eskaner bidez ikus daiteke zauri horrek uzten duen orbana. Sarrera egin eta gero, haurtzaro eta nerabezaroan berdinen artean ematen diren zauri emozionaletara noa, behin eta berriz irainak jasotzen dituen ikasle horrengana. Tamalez, oso erraza da irainak egitea ikasle horri, arrazoia? Ez dakigu, agian bere betaurrekoak dira, agian bere azala, agian nota oso onak ateratzen dituela edo argalegia dela eta gure taldean ez dagoela lekurik argalentzat agian… Gauza da, eraso hoien atzean ez dela arrazoi zehatz ba...
ENPATIA Sarri entzuten den hitza da ENPATIA," enpatia izan behar duzu !" edo " pertsona honek ez dauka enpatiarik ". Baina zer da enpatia? Enpatia bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da. Prozesu hau aurrera eraman ahal izateko, haurrak bere buruaren kontzeptua asimilatuta izango du, hau da, bere "ni"a. Bereizten jakingo du bera nor den eta bestea nor den, berak zer nahi duen.Joku sinbolikoan jolastuko du eta gustokoa izango du besteekin, bere adineko haurrekin erlazionatzea, lau urtetik aurrera hasi gaitezke enpatia garatzen. Enpatiaren ondoan, asertibotasuna dago, aser zer??? Bai, asertiboa izatea!!!. Asertiboa izateko, bestea ulertu, bere lekuan jarri eta berataz gustatzen ez zaiguna onartzea da, kritikatu gabe. "Berak ikusiko du, ni ez noa epaitzera" . Enptia eta asertibotasunak pertsona aberatsago egiten gaitu eta baita, seme-alabak hezteko orduan balore eta kalitate hobea eskaintzea ere. Hala ere, pertsona enpatikoa izatea edo ase...
Comentarios
Publicar un comentario