Gizarte Hezkuntzan
diplomatua eta Psikopedagogian Lizentziatua naiz EHUn, bi semeren ama era
banaiz.
Nire ibilbide
profesionalean, hainbat kolektiboekin lan egiteko aukera izan dut; eskaleak,
drogazaleak,etorkinak eta tratu txarrak jaso dituzten emakumeak. Kolektibo
hauek eragin sakona izan dute nire bizitza
bizitu eta ulertzeko moduan.
Gaur egun, nire proiektu psikopedagogikoan buru belarri lanean
nabil. Bertan tailerrak eskaintzen ditut, bai haurrei, gurasoen zein
irakasleei. Baita, eskuhartzea burutzen dut ikasketetan zailtasunak dauzkaten
ikasleekin; arreta gabezia, hiperaktibitatea edota desmotibazioa eta
portaera arazoak dauzkaten ikasleekin.
Nire helburuak?
Eskola porrota ekiditeko lan egitea, honela bazterketa soziala prebenitu ahal
izateko. Lan egin, guraso, hezitzaile zein irakasleekin eskuhartze
amankomunean. Espazio bat sortzeko non bertan elkarrekin ikas dezakegun
eta lan egin kalitatezko hezkuntza sortzeko, gero gure seme-alaba zein
ikasleekin tartekatzeko.
Nola egiten dudan lan?
Esfortzuarekin, enpatiarekin, ilusio eta entzute aktiboarekin.
Nire tailerretan dibertituz, modu praktiko, dinamiko eta malguan,
beti irekia debatera eta hazkunde pertsonal zein profesionalera.
Comentarios
Publicar un comentario