OPORRAK GERO ETA GERTURAGO...

Jada gure haurrak zein gaztetxoak oporretan daude edo egun gutxi falta da horretarako. Oporrak hain beharrezkoa diren momentu hauetan, gurasoei hainbat erronka aurkezten zaizkigu. Nola antolatuko naiz lanean nagoen orduetan haurra zaintzeko? norekin utziko ditut?

Behin buruhauste hauei irtenbidea aurkitu diogunean, bigarren erronka aurkezten zaigu nola antolatu gure haurren aisialdia?

Puntu honetan, gure seme-alabekin aisiladiaz gozatzeko garrantzia azpimarratu nahiko nuke. Udaran, egunak luzeagoak dira. Beraz, ekintza gehiago egiteko aukera daukagu .

Aisialdi gure haurrekin igarotzearen onurak:


-Lasaitasunean elkar ezagutzeko une aproposa da.
- Mendi, paseatzen edota hondartzan, astean zehar gertutako ekintzez hitz egin. Honela, binkulua lotzeaz gain komunikazioa indartzen ariko gara
- Gure emozioez hitz egin gure haurrekin. Egunean zehar izandako kezkez, momentu onez etab. Gure emozioak eta sentipenak adierazten baditugu, seme edo alabarekin konektatzea errazagoa da eta honela, berak bereak kontatzea.
-Denora librea aprobetxatu ekintzak elkarrekin egiteko; pilotan jolastea, futbol partidu bat elkarrekin, mendi buelta bat...ekintzek energia gastatzeaz gain, lotura indartzen lagunduko digu.
-Aisialdia planifikatu. Zuen seme-alaba gaztetxoa bada, agian lagunekin irten nahiko du ere. Beraz, antolatu, beti dago unetxoren bat elkarrekin egoteko!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!