Oporretan eskolako lanak bai ala ez?


Gai polemikoa da eskuartean daukaguna. Ni guraso zein psikopedagogo bezala, udaran eskolako lanak egitearen aldekoa naiz. Hemen arrazaoiak:

  1. Ikasketa ohitura mantentzen da.
  2. Kurtsoan zehar ikasitakoa barneratzen da, beraz, ez da ahazten irailera begira
  3. Datorren ikas urtera begira materia berria modu lasaiean lantzeko aukera da
  4. Irakur zaletasuna mantendu eta sustatzeko aukera

Kontutan edukitzeko aldagaiak:

  1. Egunero egin baina haurra ITO gabe, eta bere erritmoa errespetatuz (egun bat hobea badu gehixeago, beste batean lasaiago)
  2. Haurra ez bete "extras", ingelesa, gero alemana etab. Gogoratu oporretan daudela eta atseden hartzeko garaia dela.
Nola egin?

  1. Modu lasaian. Materiala ahal bada egokitu( bere gustuaren araberako ipuinak irakurri, aldatu lanak adibidez; gaur grafomotrizitate pixka bat, bihar batuketa batzuk etab)
  2. Materiala ahalik eta dibertigarriena izan dadila, jolastuz ikasi
  3. Ordutegi bat zehaztu daiteke; taula bat egin; gaur materia hau, bihar hau etab.
  4. Denbora kontrolatu, gehinez ordu bete
  5. Kontutan izan haurraren gaitasunak; hau da, ikas urtean ongi ibili bada malguagoak izan gaitezke. Aldiz, zailtasunak badauzka, garrantzitsua da egunero egitea, urtean zehar ikasia ahaztu ein dezakeelako, eta gero, irailean "atzera geratzeko" arriskua dago.
  6. Esplikatu egunero lan pixka bat egitearen onurak, batez ere, ikasketetan zailtasunak badituzte( arreta gabezia, desmotibazioa, dislexia).

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!