ipuina, ulermena eta enpatia
IPUINA: Ulermena eta antzeko egoera bizi duten ikasleekin enpatia lortzeko sortutako ariketa. Lehen hezkuntzako ikasleentzat
Bazen behin mutil
bat, Julen izenekoa. Julenek 11 urte zeuzkan. Aurreko urteetan eskolara gustora
joaten zen, baina azken aldian ez zen gustora joaten. Eskolako ariketak ez
zitzaizkion ongi ateratzen eta ez zen saiatzen. Behin etxean zegoela amak deitu
zion:
-Zer gertatzen
zaizu Antton? Zergatik zoaz eskolara burumakur?
-Ez dut ezer
ulertzen eta ez daukat joateko gogorik…
Ama kezkatuta
geratu zen eta hurrengo egunean irakaslearekin hitz egitera joan zen
-Nire semeak ez du
eskolara etorri nahi ez duelako ezer ulertzen
-Andereñoa: Hori
arazo bat izan daiteke baina lehenago guk lagunduko diogu
Ordutik aurrera,
andereño eta amatxoren laguntzarekin Antton
ikasgaiak ulertzen hasi zen. Orain pozik dago ulertzen baitu! Eta ulertzen ez duena
galdetu egiten du!
GALDERAK:
-Zergatik dago
Antton eskolara joateko gogo gabe?
-Bere ama
kezkatuta al dago?
-Zergatik?
-Zuri berdina gertatuz
gero, zer egingo zenuke?
Comentarios
Publicar un comentario