OPORREN AMAIERA

Amaitu dira heldu askoren oporrak, eta gure ikasle zeim seme-alaben oporrei ere gutxi falta zaie amaitzeko.
Beraz, aste bete inguruko epean, hilabete luzeetako errutinara itzuli beharko dugu. Itzulera arintze aldera hemen zenbait aholku:

-Urduritasuna: Zenbait ikasleei,egoera berriek urduri jartzen diote. Hau dela eta, errutina ohitu bitartean normala da urduriago egotea.Ondorioz, beldurrak ager daitezke (amets gaiztoak), mugituagoa egon daiteke, "lotsagabeago". Beraz, pazientziaz hartuko dugu eta gure burua kontrolatzen saiatu ANINO!

-Ohera joateko ordua ezarriko dugu, poliki-poliki. Hau da, oporretan gaueko hamaiketan oheratzen badira, pixkanaka-pixkanaka lehenago oheratuko ditugu. Honela, gorputza lehenago ohituko da kurtsoko ordutegira.

-Otorduekin ere berdin.

-Irakurtzea komenigarria da. Oporretan ez badute eskolako lanik egin, komenigarria da poliki-poliki irakurketa praktikatzea, ausnartzea...

-Eskola materiala azken eguna arte ez utzi. Liburuak, karpetak, arropak prestatzen hasiko gara. Ikas urtea hasten denerako dena prest edukiko dugu eta lasaiago joango dira.

-Komenigarria da ikas urtea hastear dagoela esatea. Naturaltasunez hitz egin eta ikuspegi positiboarekin; eskolan lagunekin egongo zara berriro, etab.  gutxiago kostako zaio itzulera

-Ikastolara joatea kostatzen bazaio, aisialdia antolatu dezakegu, hau da, ikastolatik irtendakoan zerbait atsegina egin dezala. Baita asteburuan ere. Nahiz eta ikastolan egon behar duen, denbora librea ongi pasatzeko daukala jabetuko da.



-


Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!