NERABEA ETA AUTOESTMA


Nerabea aldaketen garai denik inork ez du zalantzan jartzen. Pertsona haurra izatetik heldu bihurtzen den "zubi garaia" dela definituko genuke.

Aldaketak fisikoak eta psikologikoak dira, eta noski, aldaketa guztiek bezala inseguritatea sortzen dute. Beldurra, inseguritateak... hobekin gainditzeko ezinbestekoa da AUTOESTIMA  ahalik eta osasuntsuen izatea.

Hemen aholku batzuk.

-Aldaketen garaia da: Beraz aldaketez ez diogu burla edo agerian utziko, adibidez " ahotsa nola aldatu zaizun motel". Prozesua ahalik eta naturalen bizitzen saiatuko gara.

-Behaketa: Gure seme-alaba zein ikasle inguruko lagunekin nola erlazionatzen den behatuko dugu. Adin honetan, lagun taldeak berebiziko garrantzia dauka, beraz, zein laguneki ibiltzen den jakitea komeni da.

-Ez inposatu: Nerabeak guraso zein irakasleari, jada  haurra ez dela erakutsi nahi dio. Beraz, ekintza bat egitea nahi badu negoziatu egingo dugu; adibiez; " ulertzen zaitut amonaren etxera ez duzula bazkaltzera joan nahi. Baina, behin bazkaldu eta gerturatuko zitut lagunengana."

- Ordua negoziatu. Etxera etortzeko ordua negoziatu. Erabakian parte hartzen badu, betetzeko ardura eta pisua sentituko du

-Errefortzu posotiboa.: Ekintzak baloratu adibidez; " zorionak lan honengatik!! saiatu zara eta hor emaitza" . Nahiz eta lagunek pisu handia izan guraso zein irakasleen mezuek sekulako pisua dute bere autoestiman.

-Denbora pasa: Momentua bilatu elkarrekin egoteko. Proposau mendi irteeraren bat edo elkarrekin erosketak egitera joatea, zinemara... Une hauek egokiak dira komunikazioa garatzeko

-Onartu: Onartu behar dugu guraso bezala, gure seme edo alabak bere espazioa behar duela, eta utzi egin behar diogula. Hala ere, ardura, muga eta ordutegi batekin.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!