gaitasunetan SINISTEA



Ipuin labur hau zailtasunen aurre egiten ikasteko sortu dut, jabetu gaitezen denok gauzak hasiera batean gaizki ateratzea garrantzitsua dela honela ikasten baitugu. Eta noski, gure gaitasunetan sinistearen garrantzia!!

 Autoestima lantzeko ipuina:

 Bazen behin Rosa izeneko neska   bat. Rosak irakurtzen ikasi nahi zuen . Horretarako ikastolara joaten zen. Baina ikastolan irakurtzen saiatzen zenean hitzak trabatu egiten zitzaizkion “ Akerrak addddarrak  okerr..ak   di…tu” ez zitzaion ateratzen eta guztiz etsita zegoen. Honela, eskolatik etxera zihoan batean, Amelia izeneko emakume jakintsu batekin egin zuen topo:

“-Zer gertatzen zaizu Rosa?

Haserre nago nire buruarekin… ez zait ezer ateratzen….Irakurtzen ikasi nahi dut baina hitzak …hitzak …ez zaizkit ateratzen”

 

Orduan, Ameliak aholku hauek eman zizkion:

·         Irakurri lasai zure erritmoan, nahiz eta hasera batean hitzak “ataskatu” aterako zaizkizu

·         Sinistu zuregan gai zara eta

·         Gogoratu gaizki eginez ikasten dela eta garrantzitsua dela gaizki egitea.

·         Arnasa sakon hartu eta lasaitu, lasaituta gauzak hobeto ateratzen dira

 

Hitz hauek gogoan hartu zituen eta poliki-poliki Rosak gero eta hobekiago irakurtzen du, eta noski irakurria ulertu egiten du ere!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!