OLENTZEROREN SEKRETUA

Olentzero, Mari Domingi, Erregeak....

Baina zer gertatzen da gure seme-alaba" OLENTZEROREN MAGIA" zalantzan jartzen hasten denean?
Zer egin dezakegu gurasook?

Hemen aholku batzuk:

-Haurrari 7 urtetik aurrera, barne pentsamendua "pizten" zaio. Hau da. bere barnean pentsatzen hasten da, eta orain arte zalantzan jartzen ez zituen gauzak kuestionatzen hasten da. Hau dela eta, sarri galde dezake nola liteke Olentzerok haur guztientzako opari guztiak egitea hainbeste izanda?
Zalantzetan dagoenean ,Olentzero esistitzen al den galdetzen badigu   zer egingo genuke?

1)Egia esan. Guk gure seme-alaba guregan konfiatzean nahi dugu. Beraz, gezurrarekin jarraitzen badugu, goiz ala berandu egiaz enteratuko da, eta gezurretan aritu garela jabetuko da.

2)Egiak min egiten badio, hitz egin egoeraz. Kontatu gu nola sentitu ginen egiaz enteratu ginenean. Baita ere, esan handitzen ari dela eta gaur pausu bat gehiago eman duela bide horretan.

3)Nahiz eta egia jakin, opariak jasotzen jarraituko duela esan, eta baita, familia zein lagunekin  gabonak ospatzen jarraituko dugula.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!