AMAITU DIRA OPORRAK

Hain desiratuak  ditugun oporrak amaitu dira askoentzat, nahiz eta oraindik batzuek egun batzuek gordeta izan aurrerago gozatzeko. Hala ere, ikas urte hasierarekin ia denok itzuli beharko dugu urte guztiko errutinara, ordutegi finkoa, lana, haurren antolamendua, eskolako lanak…

Errutina itzultzea kosta egiten da eta ohikoa izaten da opor osteko estresa izatea. Baina zertan datza estres hau?
§      Tristura puntu bat: “Se acabo lo bueno” esan ohi da.Berriro martxan jartzea kosta egiten da eta ohikoa da “egoera erosoa galtzearen sentsazioak tristura sortzea”
§      Urduritasuna: Berriro ordu batean jaiki beharra, lan estresak, lankideak , seme-alaben antolakuntza, eskola ordutegia… Egoera hauek urduritasuna sortzen dute eta zenbait kasuetan lo galtzea sor dezakete edota lo-aren kalitata gutxitzea
§      Gogo eza: Gauzak egiteko gogo falta izatea ere ohikoa da. Kosta egiten da martxan jartzea eta elementu honi gehitzen badizkiogu  tristura puntua eta urduritasuna oraindik eta gogo gutxiago izango dugu ekintza berriei ekiteko.

LASAI!
!!

Pertsonok egoera berriei egokitzeko gaitasun itzela daukagu. Beraz, pazientzia, umore ona eta baikortasunarekin errazago gaindituko dugu opor osteko estresa ¡!!

BERRIRO MARTXANNNNNNN

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!