GURASOAK SEME-ALABEN EREDU DIRENEAN
Seme-alaba langile, konpetente eta baloreez betetako
pertsonak nahi ditugu. Bide horretan, joera izaten da enpatia, emozioak edota
inteligentzi emozionalez hitz egitea.

Guraso zein heldu hauek ez dira konturatzen, beraien
seme-alaben ereduak direla, eta seme-alaba hauek antzeko egoeratan beraien
gurasoek jokatu duten bezala jokatuko dutela.
Denok gara gizarteko partaide, eta denon ardura da,
biolentzia edota injustiziaren aurka lan egitea, nahiz eta lan egite hau
neketsua izan. Seme-alabekin hitz egin behar da zer den injustizia eta nola
egin dezakegun aurre. Babesa erakutsi behar diogu erasotua izaten ari den
pertsonari eta argudiok ongi lotuta eduki enpatiarik eta min egiten ari diren
pertsonei aurre egiteko.
Soilik horrela, baloreak praktikan jarrita lortuko dugu gizarte
solidariagoa, taldean lan egingo duena, eta norberaren eta ondokoaren ongi
izatea bilatuko duena.
Enpatia eta asertibitatea horretan datza, bestearen
lekuan jartzeko gaitasuna, kritikatu aurretik ulertu eta zapaldu beharrean
laguntzean. Beraz gogoan izan, ereduak gara seme-alabentzat, eredu ona izan edo
eredu txarra izan hori bakoitzaren esku eta ardura da.
Comentarios
Publicar un comentario