ETXEKO LANAK BAI, EZ BATZUTAN?
ETXEKO LANAK BAI, EZ, BATZUTAN?
Etxeko lanen gaia bolo-bolo dabil hezkuntza
komunitatean. Zenbait iturriek postura argia daukate etxeko lanik ez
bidaltzekoaren alde,adibide gisa, orain dela gutxi, Nafarroan etxeko lanen
aurkako greba egin delarik.
Etxeko lanen inguruan, zenbait ikastolek ez dituzte
beraien ikasleei etxerako lanik bidaltzen, edota noizbait bidaltzen badie gelan
amaitu ez dutena etxean amaitzeko bidaltzen dizkie. Beste ikastetxe batzuk
ordea, sistematikoki bidaltzen dituzte. Puntu honetan, ohikoa da hezkuntzan
jarduten dugun profesionalei gai honen inguruan galdetzea.
Etxeko lanak onuragarriak izan daitezke, beti ere
ikaslearen beharrei egokituta badaude eta neurri batean bidaliz gero, 20-30
minutu egunean gehienez. Puntu honetan, kontutan izan beharko litzateke,
gurasoen gaitasuna euren seme-alabei laguntzeko, izan ere, gurasoak ez badira
gai hobe delako ez bidaltzea edo etxeko lanak ongi egokituak bidaltzea,
liskarren iturri izaten direlako maiz. Beraz, etxeko lanak neurtuak eta ikasleen
beharrei egokituak bidaltzearen aldekoa naiz ni.
Egunero etxean lan pixkabat egitea onuragarria da
ikaslearentzat, beti ere,aipatu dudan bezala, haurraren beharraren arabera egokituta badaude. Hau
da, haurra ikasketan ongi ibiltzen bada, motibatuta dago eta arduratsua bada,
kasu horretan egunero zertxobait irakurrita nahiko izango litzateke, irakur
zaletasuna bultzatu eta ohitura onak hartzeko.
Baina koxka ikasketetan zailtasunak dituzte
ikasleekin sortzen da, zer egin ikasle hauekin? Etxean eskolan landutakoa ez
badute lantzen, oraindik eta atzerago geratzen dira eta hor sortzen dira
arazoak. Gainera, guraso askok ez dakite nola lagundu seme-alaba hauei eta
ohikoak izaten dira liskarrak. Hau dela eta, ikasleak eta gurasoak neka-neka
eginda amaitzen dute, zer egin ez dakitela.
Ondorioz, etxeko lanak neurriz, ikasleen beharretara
egokituak eta kalitatezkoak izan beharko lirateke, ikasleari bere ikasketetan
laguntzen dietenak eta ez oztopatzen dietenak, hau da, astunegiak, gehiegizkoak
eta familian liskarra sortuko ez dutenak.
Comentarios
Publicar un comentario