ADIMEN EMOZIOANALA EGUNEROKO BIZITZAN
Egunerokotasunean
ohikoa da inteligentzia hitza erabiltzea.
Ikasle bat ikasketetan ongi badoa inteligentea dela pentsatu ohi da, argia edo
bizkorra. Pertsona batek, burutu dituen ikasketen arabera eta bere ogibidearen
arabera pertsona bizkorra edo inteligentea dela pentsatu ohi dugu.
Baina
azken urte hauetan inteligentzi kontzeptuari ñabardura berriak atera zaizkio. Azken
ikerketen arabera inteligentzi desberdinak daude, zortzi guztira(pertsonen
artekoa, barne-pertsonekoa,naturalista, logiko-matematikoa, linguistiko-hizkuntzarena,
gorputz-mugimenduzkoa,musikakoa,ikus-espaziala)
Hainbeste
inteligentzi izanda,lehen esandako teoriaren arabera,guztiak izan gaitezke
inteligenteak. Baina inteligentzi hauen artean, adimen mota bat azpimarratu
nahiko nuke, adimen emozionala. Adimen emozionalak, hitzak dioen bezala,
emozioetan du oinarria. Emozio desberdinak bizitzen ditugu esnatzen garenetik
oheratu arte, bizipenen arabera. Bizitzen dugunen aurrean izango dugun
pentsamenduak eta ondorioz jokabidean, erlazio zuzen zuzena izango du
emozioekin.
Zer egin
ADIMEN EMOZIONALA lantzeko?
Ø EMOZIOAK
EZAGUTU: Emozioekin konektatu behar da eta identifikatu(tristura, poztasuna,
ilusioa,amorrua)
Ø EMOZIOAK
PENTSAMENDUEKIN LOTU: Emozioek pentsamenduetan eragiten dute eta ondorioz gure
portaeran, beraz oso garrantzitsuak dira emozioak kudeatzen jakitea
Ø ENPATIA:
Enpatia bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da. Bestea ulertzean harremanak
aberatsagoak izatea dakar, eta ondorioz zoriontasun gehiago. Baina aurretik
norberak bere burua ezagutu eta bere buruarekin bakean egotea ezinbestekoa da
Ø IKUSPEGI
POSITIBIOA: Zailtasunak aukera bat izan daitezke aurre egin eta autoestima
hazteko. Horretarako garrantzitsua da ikuspegi positiboa izatea, bai gutaz eta
baita ingurukoetaz.
Ø EREDU
IZAN:Helduok, gurasook, irakasleak, eredu gara hezten ari garen haur zein
gaztetxoentzat. Hau dela eta, ezinbestekoa da eredu ona izatea, eta adimen
emozionalak asko lagundu dezake.
Ø ASERTIBOA:Asertibitatea
enpatiarekin eskutik hartuta doa. Pertsona asertiboa izatea, bestea den bezala
onartzean datza, ez epaitzea.
Adimen
emozionala bizi filosofia da, norberak bere buruarekin konektatu eta bertatik
pertsona zein guraso bezala haztean datza. Bide hau, aldapatsua izaten da eta
egunero landu behar den ekintza da. Hala ere, aipatu bezala asko daukagu
irabazteko norberarekin harremantzeko moduan eta baita ere ingurukoekin harremantzeko
moduan ere.
Comentarios
Publicar un comentario