ANTSIETATEA
Noizbait antsietate egoerak bizitzea normala da,
arazoa antsietate egoera konstantea bizitzean sortzen da. Zenbait pertsonek
beraien eguneroko kezkei ezin izaten diete buelta eman eta antsietate egoeran
bizi dira. Honen ondorioz, estresatuak bizi dira, ikuspegi ezkorra izaten dute
eta zailtasun txikiena ezin dutela gainditu bizitzen dute. Antsietate egoeran bizi
diren pertsona askok, depresio egoeran erortzeko aukera izaten dute.
Zer egin antsietea kontrolatu eta
murrizteko:
Ø EGOERA AZTERTU:Antsietatea sortzen digun pentsamendua identifikatu. Ondoren, antsietatea gutxitzeko estrategiak martxan jarri, nola gutxitu dezaket egoera hau? Irtenbideak identifikatu eta martxan jartzeko behar diren pausuak zehaztu
Ø MARTXAN JARRI: Kezkatzen duen egoerak irtenbidea edukiko du, beraz, abian jarri, hasi pausuak ematen. Honela, abian gaudenean, antsietatea gutxitzen dela sentituko dugu
Ø IKUSPEGI POSITIBOA: Egoerari alde ona bilatu eta sinistu ahal dela egoera hobetu
Ø ARIKETA FISIKOA EGIN: Kirola egiteak, barnean dagoen estresa kanporatzen laguntzen du.
Ø LASAITZE ARIKETAK: Arnasa sakon hartu, norberaren kontzientzia izateak, asko laguntzen du itotzen gaituen egoera lasaiago ikusi eta bizitzen.
Ø ATSEDEN HARTU: Lasaitzen gaituzten egoerak identifikatu eta guretzat denbora pixkabat hartu eta hausnartu.
Ø LAGUNTZA ESKATU: Lagun gaitzakeen pertsonak identifikatu eta gure egoera kontatzeak barrena asko lasaitu dezake
Ø LAGUNTZA PROFESIONALA: Zenbait momentuetan laguntza profesionala eskatzea guztiz gomendagarria da, egoerak eskatzen duen estrategia onak abian jartzeko.
Comentarios
Publicar un comentario