OPORRETAN LIMITEAK ETA LAN OHITURAK MANTENTZEAREN GARRANTZIA

Opor garaia denok dakigun bezala, atseden hartzeko garai
da, lagunekin gozatzeko eta leku desberdinak ezagutzeko momentua ere bada.
Hala ere, oporrak ez ditugu “ezer” ez egiteko unearekin
nahastu behar, limite ezarekin ere ez dugu nahastu behar. Garrantzitsua da
oporretan ere ikas ohiturak mantentzea eta arauak eta mugak mantentzea.
Horretarako pausu hauek jarraitzea garrantzitsua da, urte
guztiko errutina eta esfortzua mantentzeko:
Ø ETXEKO LANAK EGIN: Egunero lan pixka bat egitea komeni da
urte hasiera hain gogorra ez egiteko; irakurri, matematika ariketa batzuk edo
ulermen testu batzuk lantzea. Honela, garuna prestatuago egongo da irailean
abian jartzeko.
Ø IKASKETA OHITURAK MANTENTZEA; Garrantzitsua da ikasketa
ohiturak lantzea. Motibazioa, ikas ibilbideak, hurrengo kurtsorako estrategiez
hausnartu. Honela, aldaketek sor dezaketen antsietatea kontrolatuko dugu, eta
ikas urtea motibatuago hasiko da.
Ø MUGAK ETA LIMITEAK: Garrantzitsua da seme-alabek etxeko
eginkizunetan laguntzea(mahai jarri, arropa zikinak bere lekuan bota etab)
Eginkizunekin, etxean ere lanak egin behar direla ikasten dute, esfortzua eta
konpromezua
Ø ORDUTEGI LIMITEAK: Ohera joateko ordua luzatzea ohikoa da
baina neguko ordutegia ahalik eta gehien mantentzea komenigarria da, irailean
gorputza ahalik eta azkarren ohitu dadin.
Borobilduz, garrantzitsua da denboraz gozatzea baina
betebehar eta neguko ohiturak mantentzea gomendagarri da. Gainera, momentu ona
da, kurtso guztian ezinean ibili diren irakasgaiak landu eta ikasketa ohitura
onak hartzeko, motibazioa lantzeko, harremanak lantzeko, hori bai, opor garaiak
direla ahaztu gabe, denbora libreari garrantzia emanez.
Comentarios
Publicar un comentario