IKASKETETAN ARRAKASTA:HAINBAT FAKTOREEN MENPE


Haurrak 6 urte dituenetik 16 urte arte bitartean derrigorrezkoa du eskolara joatea. Hala ere, gure eskoletan haur gehienak 2 urterekin hasten dira eta batzuk ikasketen arabera,22 urterekin amaituko dute. Beraz, haurrak zein bere familiak urte askotan beraien seme-alaben ikasketez arduratuko dira.

Guraso guztiok gure seme-alabek ikasketetan aurrera egitea nahi dugu, eta beraiek aukeratzea zein ibilbide profesional aukeratu nahi duten. Baina bide honetan, ikasle zein famili askok zailtasunak topatuko dituzte, IKASKETA ZAILTASUNAK.
Zer dira ikasketa zailtasunak eta zein faktoreek eragiten dute?

Zenbait ikasleek irakur eta idazketa zailtasunak izaten dituzte hizkiekin harremantzen hasi orduko. Haur batzuk, oraindik ez daude hizki zein irakurketa barneratzeko momentuan, eta ez dute ikasi nahi, ez da beraien momentua. Baina hezkuntza sistemak ikastea eskatzen die eta hor hasten dira lehenengo zailtasunak. Zailtasunek iturria DISLEXIA izan daiteke . DISLEXIAK haibat zailtasun dauzka (irakur-ulermen,kalkulua,letra).
Beste ikasle batzuk, GAITASUN ALTUAK eduki ditzazkete. Ikasle hauek, beraien adinekoekin alderatuz, erraztasuna izaten dute ikasgaia barneratzeko eta erritmoa motelagia izaten da beraientzat, asko aspertu egiten dira eta desmotibazioa azaltzen da.
Beste faktore bat DESMOTIBAZIOA izaten da. Ikasleak ez daki bere ikasketak ongi antolatzen, eta azkeneko momenturako uzten du materia. Hau dela ,eta emaitza txarrak hasten dira eta honek desmotibazioa sortzen du, IKASKETA TEKNIKA falta.

ZER EGIN KASU HAUETAN?
Ikasketa zailtasunek familia zein seme-alaben arteko erlazioa txartu dezake. Ikasle askok ikasketak utzi ditzakete Oinarrizko titulua(DBH) amaitu gabe. Beste batzuk, ofizio bat ikasi arren, ikasteari gorrotoa hartu dezakete, eta helduak direnean "tontoa" edo "ikasteko" ez dutela balio uste bere buruaz AUTOESTIMA kaltetuz.

Ikasketa zailtasunen aurrean zer eskaini dezakegu psikopedagogoek?
Psikopedagogoak ikasle zein familiari laguntza profesionala eskaintzen dugu.

  1. ZAILTASUNAK IDENTIFIKATU
  2. FROGAK PASA-DIAGNOSTIKOAK
  3. EMOZIOAK,AUTOESTIMA LANDU
  4. MOTIBAZIOA
  5. IRAKURKETA-ULERMENA-MATEMATIKA LANDU
  6. ORIENTAZIO AKADEMIKOA
  7. IKASKETA TEKNIKAK
  8. GURASO ETA SEME-ALABEN ARTEKO HARREMANAK HOBETU
  9. HARREMANTZEKO ESTRATEGIAK LANDU





Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!