Eneko mutil mugitua da, futbola, saskibaloia, korrika ibili… goizetik iluntzera arte alde batetik bestera ibiltzen da, gauza desberdinak eginez… Eskolan oso saiatua da, etxean arduratsua eta lagun ona. Baina azken aldian txingurriak nabaritzen ditu sabelean, alde batetik bestera eta ezin egona sartzen zaio, ihes egin nahi du korrika barrua baretu arte. Gainera txingurriak abixatu gabe etortzen dira eta hor hasten dira alde batetik bestera sabela dantzan jarriz! Enekok ez daki zer gertatzen zaion eta kezkatuta amarekin hitz egitea erabaki du. Amari irakurtzea asko gustatzen zaio eta balkoian aurkitu du liburu bat eskuetan duela. -Zer txiki zer gertatzen zaizu?-galdetu dio amak -Sabelean urduritasuna sentitzen dut, korrika hasteko gogoa daukat baretzeko Amak lasai begiratu dio eta lasaitasunetik hitz egin dio. -Hori txingurriak dauzkazula sabelean da! -Nola txingurriak? Benetazkoak? -Ez lasai, urduritasuna sentitzen duzu barruan eta gorputzak lasaitzeko k...
Dabid mutil maitagarria da, asko gustatzen zaio besteei laguntzea, bere lagunen laguna da! Lagun asko dauzka baina zalantzik gabe Naiara eta Eneko dira bere lagunik hoberenak. Gaur ikastolara joan da egunero bezala eta bere gelako lagunak txutxu mutxuka ikusi ditu borobilean bilduta, Dabid harrituta geratu da baina bere eserlekuan eseri da eta lanean hasi da. Patioko garaia iritsi denean lagun guztiekin batera jaitsi da kalera baina berriro bere lagunek ez diete kasurik egin , Naiara eta Enekok ezik. Etxera joan denean, eskolan gertatutako ezin du burutik kendu, zer egin ote du gaizki gelako lagunek albo batera uzteko? Eta Nairak eta Enekok gaizki egin ote dute ere? Orain arte denak batera ibiltzen ziren baina orain… Asteburua iritsi da eta Dabid, Naira eta Eneko kalera irten dira eta han topatu dituzte bere gelakoak plazan jolasten, kasurik ez diete egin ez Dabidi ez Naiarari ezta Enekori… Dabidek kezkaren kezkaz ia ez du gauean lorik egin, ez dauka go...
Inork ez du zalantzan jartzen familia eta eskolaren arteko harreman onak izateak haurrarengan edukiko duen garrantzia. Azken finean, familia eta eskolan uztartuko dira haurraren harremanak eta hortik bere autoestima eta ikasketetan eduki dezakeen jarrera eta arrakasta. Baina sarri harremanak tirabiratsuak izaten dira, batez ere haurrak zailtasunak baditu. Kasu hauetan, haurraren zailtasunen zamaren zati handi bat familiari egozten zaio eta irakasleak igortzen dituen mezuek gurasoak kezkatuta askotan gatazka iturri izaten dira. Beste kasu batzuetan berriz, familiak berak arazoak izaten ditu eta kasu batzuetan irakasleari botatzen die beraien seme-alaben zailtasunen iturria. Dena dela ez da ona haurrarentzako eta serio hartu behar den kontua da. Anak alaba bat dauka. Haurra jaio baino lehen bere aitarekin zuen erlazioa eten zen, gaur egun aitarekin harremana dauka baina ez gehiegi. Kontsultara etorri zenean, Ana negarrez hasi zen eskolatik jasotzen zuen presio...
Comentarios
Publicar un comentario