IKASLE HONEK EZ DU GALDETZEN, AUSENTE DAGO, NOLA GALDETU ULERTZEN EZ BADUT?
Ikasle batzuk irakur- ulermenen zailtasunak dauzkate. Tamalez, ikastoletan ez dakite zer gertatzen zaien eta ikasle alperrak, despistatuak eta "motelak" bezala katalogatzen dituzte.
Baina ikasle hauek ez dira ez alperrak ezta "motelak" ere, bere garunak beste modu batera jaso eta kudeatzen du informazioa, DISLEXIA izenez ezagutzen den nahasketa da.
DISLEXIA nahiz eta gehien aztertu den nahastea izan, tamalez, gaur egungo hezkuntza sisteman gutxien detektatzen den trastornoa da zergatik?

- Ikasle hauek beste ikasleak bezala mugitzen dira; harremanetan, elkarrizketan, jolasean
- Egunak izaten dituzte; Egun batzuetan oso ongi egiten dute lan baina beste egun batzuetan ez
- CI edo inteligentzi maila besteen parekoa izaten dute
- Irakasle askok ez daukate gaiaren inguruko ezagutzarik
Egoera honen aurrean, DISLEXIA duten ikasleak irakurketa, ulermenean zein ingelesean "galduta" ibiltzen dira, ez dute ulertzen gaia eta ezinezkoa egiten zaie ulertzen ez dutenaz galdetzea. Beraz, poliki-poliki ikasketa zailtasunak hasten dira, desmotibazioa, autoestima baxua...
Zer egiten du psikopedagogo batek?
- Frogak pasa-Diagnostikoa
- Ikasleari egokitutako esku-hartzea martxan jarri
- Seme-alaba zein gurasoei aholkularitza eta babesa eman
- Autoestima eta Motibazioa landu
Gogoratu: DISLEXIA EZ DA ARAZOA, ARAZOA INGURUKOEK EZ ULERTZEAN DATZA
Comentarios
Publicar un comentario