TEKNOLOGIA BERRIAK ETA PAPERA ELKARLAN POSIBLERIK OTE?
Urte gutxietan,
batez ere Internet.en erabilpena dela eta gizarte mailan iraultza bizi dugu, harremantzeko
, pentsatzeko eta nola ez ikasteko ere.
Gai honen
inguruan, hainbat ekimen bultzatzen dira gure ikasleak “ikasle digital
konpetenteak” izateko. Ondorioz, inbertsio ekonomiko handia egin da gure
ikastetxeetan internetan zein gailu informatikoak egoteko; pizarra digital,
portatilak etab.
KONPETENTE
DIGITALA IZATEAREN ABANTAILAK:
ü Ikasketan laguntzen du: Ikasleak behar duen informazioa topatu eta prozesatzen jakitea lagungarria
izango zaio pertsona autonomoagoa izateko
ü Saioak atseginagoak egiten laguntzen du: Bideoak, aurkezpenak egiteko aukera
ü Dislexia kasuak:
Ordenagailuz abilagoak izaten dira. Idazteko akats asko izaten dituztenez,
zuzentzaileekin akatsak non dauden identifikatu eta ongi idazten ikasten dute. Grafomotriz
aldetik ere zailtasunak izaten dituzte eta errazago egiten zaie arkatza mugitu
beharrean teklatua zapaltzea
ü Joku interaktiboak:
Matematikak, hizkuntzak, gaiak lantzeko aukera ona ematen du.
ü Elkarlana; Drive,
classroom bezalako programek aukera ematen dute elkarrekin ikasi eta
partekatzeko.
Ongi erabiliz
gero, geletan teknologia berriak egotea onuragarria da. Hala ere, komenigarria
da eskuzko idazketa eta paperezko irakurketa bultzatzea ere. Izan ere, hainbat
ikerketek erakutsi dute, idazten denean, garuneko atalak “abian” jartzen
direla, garapenerako garrantzitsuak direnak. Beraz, bai papera zein digitalaren
artean neurria hartzea garrantzitsua da.
Comentarios
Publicar un comentario