LAGUNEN ARTEKO HARREMANAK



Denok behar dugu harremantzea. Jaiotzen garenetik hil arte beste pertsonekin eta noski gure buruarekin harremanduko gara. Gakoa, harreman osasuntsuak edukitzean datza.

HARREMANTZEAREN ONURAK:
Resultado de imagen de IMAGEN NIÑOS JUGANDO·         Ikasteko behar beharrezkoa: Emozioak, txandak, elkar partekatzea
·         Mugak jartzeko eta zentzua ematekoa
·         Talde identitatea sortzea: Nortasuna eta autoestima sortzen ari da
·         Garapenerako; jolastuz eta imitatuz haurrak ikasi egiten du.
·         Ariketa fisikoa

GATAZKAK
Baina harremantzen garen unean gatazkak ere sortzen dira, batez ere, haurtzaroan. Zenbait haurrei kosta egiten zaie besteen nahia onartzea, berea egin nahi izaten dute, eta ez bada egiten hasarretu egiten dira, frustatu egiten dira.
Beste haur batzuk lotsatiagoak izaten dira eta kosta egiten zaie harremantzea. Beste batzuei berriz, beraiek nahi dutena esatea kostatzen zaie eta beti besteek esaten dutena egiten dute.

NOLA KUDEATU GATAZTAK:
·         Haurrari sinistuz: Batzutan joera izaten da haurrak kontatzen duenari pisua kentzeko. Garrantzia emango diogu eta behin eta berriz, haur batekin arazo hori daukala badio:
o   Behatu: Parkean, kiroldegian nola harremantzen da nire haurra? Beste haurra beti joka dago?
o   Gure haurrari bestearekin hitz egiteko animatuko diogu. Hala ere, ez badiogu gai ikusten guraso bezala lagundu egingo diogu.
§  Nola? Gure seme edo alabarekin beste haurrarengana hurbildu eta gure haurra nola sentitzen den esan. Bere laguna izan nahi duela eta lagunak ez direla elkar jotzen
§  Egoera luzatzen bada haurraren gurasoekin hitz eginez.
o   Lanketa : Haurrari frustazioari aurre egiteko pautak emanez: Gertatzen zaionaz hitz eginez eta egoera posible hori nola ematen diogun irtenbidea.
o   Errespetatuz: Haurrak  bere jostailua ez badu utzi nahi beste lagun bati errespetatuko dugu. Hori bai, gero lagunak ez badio utzi nahi berak errespetatu beharko du ere


Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!