ENPATIA Sarri entzuten den hitza da ENPATIA," enpatia izan behar duzu !" edo " pertsona honek ez dauka enpatiarik ". Baina zer da enpatia? Enpatia bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da. Prozesu hau aurrera eraman ahal izateko, haurrak bere buruaren kontzeptua asimilatuta izango du, hau da, bere "ni"a. Bereizten jakingo du bera nor den eta bestea nor den, berak zer nahi duen.Joku sinbolikoan jolastuko du eta gustokoa izango du besteekin, bere adineko haurrekin erlazionatzea, lau urtetik aurrera hasi gaitezke enpatia garatzen. Enpatiaren ondoan, asertibotasuna dago, aser zer??? Bai, asertiboa izatea!!!. Asertiboa izateko, bestea ulertu, bere lekuan jarri eta berataz gustatzen ez zaiguna onartzea da, kritikatu gabe. "Berak ikusiko du, ni ez noa epaitzera" . Enptia eta asertibotasunak pertsona aberatsago egiten gaitu eta baita, seme-alabak hezteko orduan balore eta kalitate hobea eskaintzea ere. Hala ere, pertsona enpatikoa izatea edo ase...
Comentarios
Publicar un comentario