ESKOLA INKUSIBOA? EZ ORAINDIK EZ
Eskola ikasketak irakur eta idazketan oinarritzen da. Prozesu honetan
imajinazioa, kreatibitatea, enpatia eta balore sozialak bigarren mailan
gertazen dira eta emaitzetan, notetan pisu gutxi edo ia ez dute pisurik izaten .
Ikasketen balorazioa, notak, ikasleak nola irakurtzen duen, idatzi eta kalkulu
matematikoan oinarritzen dira.
Gaur egungo eskolak inklusiboa izan nahi du baina oraindik urruti gaude
helburu hori lortzeko, oinarrian hezkuntza sistemak ikasle bakoitzaren
dibertsitatea ez duelako kontutan hartzen. Ikasle bakoitzak bere idiosinkrasia
dauka eta baita ikasteko bide desberdinak ere. Dibertsitateari erantzuna eman
ahal izateko lehenik ikasteko modu desberdinak ezagutu eta hauei erantzuten
hasi behar gara. Dislexia, TEL, autismoa ,asperger duten ikasleen ikasketa
beharrak ez dira asetzen, beste ikasle guztiek bezala ebaluatzen diren, nahiz
eta legez beraien dibertsitateari erantzun eman behar litzaioke.
Puntu honetan, haur hauen familiak ikasle hauen sostenu bilakatzen gara
eta eskolako lan zama etxera ekartzen dugu, zer bestela? Ikasketa porrotera
kondenatu?
Dibertsitate ezagutza, ikasketa metodo berriak, ikasketa zailtasunak,
enpatia eta umiltasuna behar du gure hezkuntza sistemak kalitatezkoa izan
dadin,bien bitartean familiok gure seme-alaben ikasketa sostengu izaten
jarraituko dugu, garrantzitsuenak gure seme.alabak direlako, beraien AUTOESTIMA
ETA MOTIBAZIOA.
Comentarios
Publicar un comentario