Pertsonak emozioak gara eta une oro emozioak bizitzen ari gara. Emozioek pentsamenduengan eragina dute eta hauek ekintzengan. Ekintzen baitan, gure autoestima baldintzatuta egongo da.
Emozioak
aldakorrak dira eta segundu gutxitan alda daitezke, adibidez, alai egotea eta
zerbait gertatu eta urduri jartzea.
Zorionez, gero eta
gehiago hitz egiten da emozioen inguruan baina ohitura faltagatik edota emozioak
ez ezagutzeagatik sarri ez ditugu gure emozioak entzuten. Ondorioz, pertsona
batzuk deskonektatuta egoten dira barnean
gertatzen zaiena zer den jakin gabe.
Zerk baldintzatzen
ditu gure emozioak?
1. GERTAERAK: Gertaerek eragin zuzena dute
emozioengan. Honela , gertaera on bat gertatu bazaigu, adibidez, lanean errekonozimendu
bat alai egongo gara, pentsamendu onak izango ditugu eta ekintza “alairen”bat
egingo dugu, adibidez ospatu
a. GERTAERA EZ ZUZENAK: Inguruan eta gizarte
mailan gertatzen diren gertaerak dira. Adibidez, COVID.a dela eta honek sortzen
dituen emozioak: beldurra, gogo falta, asperdura, amorrua
EGURALDIA: Eguraldiak eragin zuzena dauka animoan. Eguraldi onak, eguzkiak eta tenperatura atseginak, mugitzeko eta gauzak egiteko gogoa ematen duen bitartean, iluntasuna, hotzak eta euriak tristura eta gogo eza sortzen dute
IZAERA: Bakoitzaren izaerak eragina izango
du emozioak bizitzeko unean. Batzuk, koszienteagoak dira emozioez eta beraien burua
zaintzen dute. Pertsona hauek zailtasunei aurre egiteko baliabide gehiago izango
dituzte.
Gero eta emozioen identifikazioa gure pentsamenduetan landuago eduki errazago aurre egingo diogu eguneroko zailtasunei eta momentua bizitzen ikasiko dugu. Izan ere, burua iraganean eta etorkizunean edukitzeko joera izaten dugu eta honek momentua bizitzea oztopatzen du. Beraz, garrantzitsua da emozioak identifikatu eta lantzen ikastea bizi kalitate hobea edukitzea bideratuko duelako.
Comentarios
Publicar un comentario