EMOZIOEN ASMAKIZUNAK
Haurrekin eta nerabeekin emozioez hitz egitea garrantzitsua da. Hori dela eta, material hau sortu dut, haurrak edota nerabeak zein emozio den asmatu behar du eta bide batez, noiz sentitzen den horrela eta zer portaera edukitzen duen emozio hori sentitzean landu daiteke.
Naiarak buruan bost zorri ditu eta zorri hauetakoren bat mugitzen denean Naiarak dio…
1 Buruan azkura dut, alde batetik bestera nabil,
garrasika eta lagunari jo egin diot, ezin eutsi nabil neure burua; zein zorri
emozio naiz?
2.
Buruan azkura dut, kantari nabil, saltoka eta
jolastu egin nahi dut zurekin, etortzen nirekin? Zein zorri emozio naiz?
3.
Buruan azkura dut, negarrez nabil ez dut ohetik
altxatu nahi eta ez dut ezer egin nahi, utzi bakean,,, Zein zorri emozio naiz?
4.
Buruan azkura dut, tripan kilimak dauzkat, gauzak
egin nahi ditut, irriki biziz nago, zein zorri emozio naiz?
5.
Buruan azkura dut, lanak egin beharra dauzkat, adi
egon beharra daukat baina lo gura daukat, ez daukat ezer egiteko gogorik, zein
zorri emozio naiz?
Comentarios
Publicar un comentario