Entradas

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

Imagen
  Eneko mutil mugitua da, futbola, saskibaloia, korrika ibili… goizetik iluntzera arte alde batetik bestera ibiltzen da, gauza desberdinak eginez… Eskolan oso saiatua da, etxean arduratsua eta lagun   ona. Baina azken aldian txingurriak nabaritzen ditu sabelean, alde batetik bestera eta ezin egona sartzen zaio, ihes egin nahi du korrika barrua baretu arte. Gainera txingurriak abixatu gabe etortzen dira eta hor hasten dira alde batetik bestera sabela dantzan jarriz! Enekok ez daki zer gertatzen zaion eta kezkatuta amarekin hitz egitea erabaki du. Amari irakurtzea asko gustatzen zaio eta balkoian aurkitu du liburu bat eskuetan duela. -Zer txiki zer gertatzen zaizu?-galdetu dio amak -Sabelean urduritasuna sentitzen dut, korrika hasteko gogoa daukat baretzeko Amak lasai begiratu dio eta lasaitasunetik hitz egin dio. -Hori txingurriak dauzkazula sabelean da! -Nola txingurriak? Benetazkoak? -Ez lasai, urduritasuna sentitzen duzu barruan eta gorputzak lasaitzeko korrika eg

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!

Imagen
  Rosa oso sentibera da, adi dago inguruan gertatzen zaion guztiari eta beti laguntzen lehena izaten da, askotan berak nahi duena egin beharrean besteek nahi dutena egiten du, bere burua bigarren lekuan jarriz.   Baina azken aldian Rosa eskolan dagoenean burlak entzuten ditu eta negarrez joaten da komunera. Gaur horrela gertatu zaio, soinketako orduan azkena izan da ariketa batean eta bere taldekoek errua bota die. Eskolan taldeak egiten dituztenean ere beti azkena aukeratzen dute. Gaur etxera bueltatu denean, bere amona Mertxek triste ikusi du eta honela galdetu dio; -Zer Rosa dena ondo?- Eta orduan Rosa negarrez hasi da ezin du gehiago! Orduan amona gerturatu eta besarkada bat eman dio -Zer duzu maitia? -Beti azkena aukeratzen didate taldeak egiteko orduan eta soinketan korrika azkena egiten dudanez burla egiten didate! ez dut ezertarako balio! Orduan amonak liburuxka bat atera dio eta esan dio; -Ikusten liburuxka hau? Orri batean idatziko duzu zergatik maite zaitue

ZEIN EMOZIO SENTITZEN ARI DIRA EGOERA BAKOITZEAN?

Imagen
https://wordwall.net/resource/69648476/zein-emozio-sentitzen-dute-egoera-bakoitzean Emozioak lantzeko wordwall.en ariketa hau sortu dut. Ariketa honetan, egoerak idatzita daude eta aurpegiko espresioko irudien bitartez lotu behar dira.

MIREN TRISTE DAGO

Imagen
  Azken aldian Miren triste dago , ez du ezer egin nahi… Lehen eskolara alai eta gustura joaten zen, kirola egiten zuen, musika… ez zeukan ezertarako astirik!! Gauean ohera joaten denean negar egiten du eta kezkatuta ibiltzen da; azterketak ezingo dituela gainditu, lagun batek hitz itsusiak esan dizkiola, bakarrik geratuko dela… bere katua Mox konturatuta dago Mirenei zerbait gertatzen zaiola eta bere atzetik ibiltzen da maitasuna emanez. Bere gurasoak, Antton eta Lurdes jabetuta daude eta bere alabaz kezkatuta daude, ez dakite nola lagundu! Gaur Mirenen aita liburutegira joan da eta emozioen lanketari buruzko liburu bat hartu du. Liburua irakurtzen hasi da eta ttak! Ideia bat izan du bere alaba Mireni laguntzeko. Etxera joan da eta bere emazte Lurdesekin hitz egin du. Arratsaldean Miren etxera itzuli denean ohe gainean eskutitz urdin bat ikusi du. Ireki du eta eskutitza irakurtzen hasi da: Miren gure alaba maitea, badakigu momentu txarra bizitzen ari zarela. Gu kezkatut

JOKIN BELDURTIENETIK AUSARTENERA

Imagen
Jokin beldurturik bizi zen, beldur zen iluntasunaz, etxean bakarrik geratzeaz, lagunek baztertu eta bakarrik geratuko zela, nota txarrak aterako zituela, pailazo gaiztoren bat etorriko zela… Egunez ongi ibiltzen zen baina ohera sartzen zenean beldur guztiak etortzen zitzaizkion burura eta ezin zuen lo hartu… bere ama eta aita ibiltzen ziren pasiluan bueltaka halako batean lo hartzen zuen arte. Igande arratsalde batean, etxean   goxo-goxo zegoen eta pelikula bat hasi zen ikusten. Pelikulako protagonistak bera bezala beldur asko zeuzkan baina kapa bat zeukan, majikoa. Kapa jantzita ez zeukan beldurrik, ikas gelako beldurtiena izatetik ausartenera izatera pasa zen. Orduan Jokin bere gelara joan zen eta itsulapikoa puskatu zuen, bai !bazeukan dirua etxe azpiko dendan pelikulako mutilaren antzeko kapa erosteko. Eta horrela egin zuen, astelehen arratsaldean kapa erosi zuen. Kaparekin etxean praktikatzen hasi zen, kapa janzten zuen eta bere beldurri aurre egiten ikusten zen; “ora

DABIDEK NAHIKOA DA ESAN DU!

Imagen
  Dabid mutil maitagarria da, asko gustatzen zaio besteei laguntzea, bere lagunen laguna da! Lagun asko dauzka baina zalantzik gabe Naiara eta Eneko dira bere lagunik hoberenak. Gaur ikastolara joan da egunero bezala eta bere gelako lagunak txutxu mutxuka ikusi ditu borobilean bilduta, Dabid harrituta geratu da baina bere eserlekuan eseri da eta   lanean hasi da. Patioko garaia iritsi denean lagun guztiekin batera jaitsi da kalera baina berriro bere lagunek ez diete kasurik egin , Naiara eta Enekok ezik. Etxera joan denean, eskolan gertatutako ezin du burutik kendu, zer egin ote du gaizki gelako lagunek albo batera uzteko? Eta Nairak eta Enekok gaizki egin ote dute ere? Orain arte denak batera ibiltzen ziren baina orain… Asteburua iritsi da eta Dabid, Naira eta Eneko kalera irten dira eta han topatu dituzte bere gelakoak plazan jolasten, kasurik ez diete egin ez Dabidi ez   Naiarari ezta Enekori… Dabidek kezkaren kezkaz ia ez du gauean lorik egin, ez dauka gosaltzeko gogor
Imagen
  Ikas urtea ohitura honekin hastea garrantzitsua da motibazioari eusteko. Taula honek ikasleak bere ardurak eta denbora kudeatzen irakatsiko dio.  Nola betetzen da? 1.Taula inprimatu eta mahaian itsatsi 2. Ikasleak x bat jarri(adibidez materiala atera X ) 3. Ostiralean taula begiratu eta hobetzeko badago irtenbideak proposatu     Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Materiala atera           Agendan begiratu zer egin behar dut lehena?           Eskolako lanak adi egiten ditut?           Zer moduz egin ditut lanak?                                                                           Zenbat denbora?