"Haurraren erritmoa"

Denok dakigun bezala, gizaki bakoitzak bere erritmo naturala dauka ikasketa prozesuan, batzuk azkarrago besteak beranduxeago. Tamalez, bizi garen gizarte honek aurrez ezarritako erritmo bat ezartzen digu, denoi berdina. Erritmo horretan, ikasle batzuk atzera geratzen dira besteekiko, lehen aipatu bezala beranduago iristen direlako erritmo horretara.
Zer egin dezakegu hezitzaileok eta gurasoak?
-Haurrari ulertu
-Haurra entzun aktiboki
-Haurrarekin enpatizatu
-Haurrari lagundu bere ikasketa prozesuan (hemen nago zuri laguntzeko ulertzen ez dezun ariketan)
-Haurrari galdetu bere ikasketa prozesuaz (zer moduz eskolan, zer egin duzute gaur?)
Haurrak bere gurasoak bere ikasketa prozesuan alboan dauzkala jakitean, nabarmen egingo du aurrera bere ikasketetan. Motibatuago agertuko da, ziurrago lagunen artean, arduratsuago. Gurasoekiko ere, erlazioa osasuntsua eraikitzen ariko da.
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!