"Tinko eutsi"

Gure gizarteak denbora gutxian, 50 urtetik hona, sekulako aldaketa bizitu du, gehienbat teknologia berriek ekarri duten oparotasuna dela eta. Oparotasun honek, gure gizartea bizirauteko gizartetik, gizarte kontsumistara pasatzera ekarri du. Gaur egungo guraso askok, bere haurtzaroan eduki ez zituzten ondasun hauek euren seme-alabei ematea ekarri du, hau da, haurrak txiki txikitatik inongo esfortzurik egin gabe, eskatu ahala bere nahia bete izatea.
Haurra heldua bilakatzen dioan heinean, bere nahiak ere handitzen doaz. Hau da, txikitan eskatzen zuen jostailua, nerabezaroan bideo joko garesti bat izan daiteke, auto bat...
Noski, eskaera hauek gurasoen diru sarrerak gailendu dezakete, eta gerta liteke, orain arte ezetz esaten ez zekien guraso haiek, orain haurrak 14 urte dituenean, agian lehenago edo beranduago, ezetz esan beharra.
Haurrak bere desioak egi izaten ikasi du eta ez du ulertzen orain zer den ezetz hori.
Beraz, hasarretu egiten da. Adinaren arabera, haurrak negar egingo du, nerabea bada, buila eta bronka egingo du, eta gaztea bada, buila, mehatxuak... Azken finean, pertsona horrek, bere nahiak betetzea nahi du,  ezetzaren aurrean, desioa lortu ezaren aurrean, frustazioa azalduz.

Egoera horren aurrean zer egin guraso bezala?
1.Utzi zure seme edo alabari bere haserrea ateratzen
2.Lasaizeko eskatu, eta lasaitzen hitz egitera gonbidatu
3.Eutsi gogor, seme edo alabak ahalegin guztiak egingo baititu berearekin ateratzeko

Behin haserrea igarotakoan, hitz egin sentimenduen gainean, eta esplikatu zein garrantzitsua den jakitea bizitza honetan dena ezin dela lortu, esfortzatu egin behar dela helburua lortzeko,

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!