Abendutik urtarrila bitartean Garun Akademian NERABEENTZAKO AUTOESTIMA tailerrak burutu ditugu. Guztira lau saio izan dira. 
Aitortu behar dut, aurretik nerabeekin ez nuela tailerrik egin . Eta egia esan oso gustora egon naiz beraiekin.
AUTOESTIMA ardatz hartuta, motibazioa, autokontzeptua, lagunak, ikasketak, emozioak,baloreak landu ditugu. Pozgarriena, konfidantzazko giroa lortu dugula , eta taldeak aurrera jarraitu nahi duela tailer hauekin izan da.

Hau dela eta,ikas- urte bukaera bitartean, AUTOESTIMA, ROL.a, ANTSIETATEA ardatz hartuta  nerabeen mundura gerturatuko naiz, beraien BIDELAGUN izango naiz.

Beraz, Nerabea bazara edo zure seme edo alabak parte hartu nahi badu, BESO ZABALIK hartuko zaitugu.


Amaitu aurretik, eskerrak eman nahi nizkioke, GARUN AKADEMIARI,
Maialeni, aukera emateagatik eta nola ez saioetan parte hartzen duten nerabe zein hauen gurasoei.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!