Udako opor luzeak amaituta iraila iritsi da eta irailarekin batera kurtso
hasiera ikasleentzako eta heldu askoentzako lan mundura itzultzeko garaia.
Iraila urtarrila antzera, asmo eta proposamen berriak egiteko garaia izaten
da, hau da, “bai aurten egunero ikasiko
dut eta kurtsoa gaindituko dut nota onekin” edota “gimnasioara joango naiz eta soberan dauzkadan kiloak galduko ditut(hau
helduaren kasuan”.
Baina proposamen edo asmo guztien antzean jarrera irmo eta serioa behar da
eguneroko tentazioetan ez erortzeko, hau da, “gaur nekatuta nago eta biharko utziko dut”, lana eta kiloak
gehitzen diren bitartean.
Beraz, ikas urtea irmo eta gogotsu hasteko hemen aholku batzuk:
- · Eguneko ekintzetako ordutegia zehaztu; lagunekin egoteko, eskolako lanak egiteko, ohera joateko
- · Ohera joan aurretik mugikorra itzali eta goiz joan ohera hurrengo egunean deskantsatuta egoteko.
- · Zehaztu eskolako lanak egiteko ordu bat ahal bada afaldu baino lehen, deskantsatuago egoten garelako
- · Eskolako lanak egiteko orduan mugikorra eta entretenitu dezaketen elementuak kendu.
- · Ikas lekua zehaztu, lasaitasuna ematen duena eta ordenagailu edota arreta gal araziko luketen elementuak kendu edo itzali.
- · Lanak agendan idatzi eta ez bada idatzi lasai hartu eta gogoratu irakasleak bidalitako lanak, bestela ikaskideren bati galdetu. Ikasleak galdetu behar dio ikaskideari eta ez gurasoak, ikaslearen ardura delako.
- · Egutegi batean idatzi lanak entregatu behar diren egunak eta azterketen egunak ere. Honela, egunak gerturatzen diren arabera, lana burutzeko orduak eta egunak aurrez planifikatu. Berdin azterketekin, azterketa eguna baino aste pare bat lehenago prestatzen hastea komeni da(eskemak egin, irakurri, zalantzak galdetu)
Kurtsoa ohitura honekin hastea garrantzitsua da, behin
ohitura hartuz gero, inertziaz egingo delako.
Gainera, ikasleak ikasketetan hasiera ona izan badu, giro hobea izango da
etxean eta ikaslea zein gurasoak motibatuagoak egongo dira kurtsoa bide onean
amaitzeko.
Comentarios
Publicar un comentario