AISIALDIAZ GOZATZEAREN GARRANTZIA
Aisialdia, denbora libreaz modu ludiko eta osasuntsuaz gozatzea da. Aisialdiak berebiziko garrantzia dauka hezitzeko orduan eta baita bizitzaz gozatzeko ere; mendi ibilandiak, pilota partida bat, txango bat familian. Aisialdiaz gozatzeko, ez daukagu urrutira joan beharrik, esku-eskura daukagu, osasungarria da eta dohakoa izan daiteke.
AISIALDIA SEME-ALABEKIN IGAROTZEAREN GARRANTZIA
AISIALDIA SEME-ALABEKIN IGAROTZEAREN GARRANTZIA
- Estresa liberatzen dugu: Kirola egitean, naturan egotean estresa liberatzen dugu, tentsioa askatzen joaten da eta umore hobeaz egoten gara. Emozio onak izaten ditugu eta beraz, pentsamenduak ere.
- Arazoak erlatibizatu eta irtenbideak jartzen dira. Sarri arazo bat izugarria iruditzen zaigu eta ezin izaten diogu buelta eman. Energia askatzean lasaitu egiten gara eta seme-alabekin gozatuz binkulua indartzen joaten da
- Konfiantza indartzen dugu gure buruarekin eta gure seme-alabekin: Momentu ona da lagunetaz, harremanetaz edo kezkatzen diguten gaiak elkarrekin hitz egin eta irtenbidea abian jartzeko.
- Jolasak eta elkarrekin denbora pasa: Seme-alabekin denbora igarotzea garrantzitsua da konfiantza, autoestima, maitasuna eta binkulua indartzen dituelako.
- Adikzioak prebenitzeko balio du: kirola egiteak, mendi irteerak, osasuntsu egotea eskatzen du. Disziplina bat da, ordutegia, janari osasungarria bideratzen dutenak. Gainera, gure burua arina eta gaitasun gehiagorekin ikusten dugu eta honek, kiroka gehiago praktikatzea bultzatzen du.
- Lagunen arteko harremanak indartzea bultzatzen du. Aisialdiak talde kohesioa bultzatzen du. Talde sentimendua eta taldeak "babesten" gaituela. Beraz, batez ere, haurrentzat eta nerabeentzat garrantzitsua da lagunekin ere aisialdiaz gozatzea.
Comentarios
Publicar un comentario