FAMILIA ETA ESKOLA ARTEKO HARREMANAK
Inork ez du zalantzan jartzen familia eta eskolaren arteko harreman onak izateak haurrarengan edukiko duen garrantzia. Azken finean, familia eta eskolan uztartuko dira haurraren harremanak eta hortik bere autoestima eta ikasketetan eduki dezakeen jarrera eta arrakasta. Baina sarri harremanak tirabiratsuak izaten dira, batez ere haurrak zailtasunak baditu. Kasu hauetan, haurraren zailtasunen zamaren zati handi bat familiari egozten zaio eta irakasleak igortzen dituen mezuek gurasoak kezkatuta askotan gatazka iturri izaten dira. Beste kasu batzuetan berriz, familiak berak arazoak izaten ditu eta kasu batzuetan irakasleari botatzen die beraien seme-alaben zailtasunen iturria. Dena dela ez da ona haurrarentzako eta serio hartu behar den kontua da. Anak alaba bat dauka. Haurra jaio baino lehen bere aitarekin zuen erlazioa eten zen, gaur egun aitarekin harremana dauka baina ez gehiegi. Kontsultara etorri zenean, Ana negarrez hasi zen eskolatik jasotzen zuen presioa zela eta. Ir