AURRERITZIAK LANTZEKO TESTUA

 Denok dauzkagu aurreritziak, batzuk landuagoak eta beste batzuk agerian. Haur eta gaztetxoekin genero estereotipoak lantzeko testu hau sortu dut. Testuan lekuz kanpo dauden "hitzak" aurkitu behar dituzte, lehenengoa neska batek Aitor izena edukitzea, zergatik ez? Izenak ere generoari lotuta daude eta txarra edo ona da Aitor neska izenarekin lotzea? Adina? 50 urterekin ez da espero parkean ibiltzea ezta ere ikasten egotea... Zer axola du neska izan edo mutila izan denok berdinak ez al gara ba? Aitorrek soinekoa jazten du, hori normala da? Zergatik ez du ba mutil batek soinekoa jantzi behar? Eta ginmasia erritmikoa nesken kirola al da? Kirolak ere generoa dauka?


Bazen behin Aitor  izeneko neska bat. Neska langilea zen Aitor. Aitorrek 50 urte zeuzkan eta parkean jolastea gustatzen zitzaion.Orain eskolan, irakurtzen eta idazten ikasten ari da. Aitorrek soinekoak jazten ditu eta udaran igerilekura joaten da bere lagunekin. Egun batean, Aitorrek abeslaria izan nahiko luke Madona bezala eta horregatik egunero aurpegia makilatu eta ispiluaren aurrean ensaiatzen du. Gainera, gimnasia erritmikoa egiten du eta laster aktuazioa dauka herri guztiaren aurrean.





ZEIN DIRA LEKUZ KANPO DAUDEN HITZAK?

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!